The story of Trapu Zaharra

Hasierak…

Banda hasiera batetan handinahi haundirik gabeko bi lagunek osatu zuten. Eguneroko bizitza aurrera atera ahal izatea eta egindako “ekintzekin” dibertitzea haien helburua zelarik. Gaur eguneko helburua izaten jarraitzen duelarik.

Lehenengo ekintzak apalak ziren harrapakin txikikoak bainan bere aktuatzeko eratan antzematen zen beranduago ezagunak izango ziren haien gaitasunak: ausardia, aurpegi gogorra, inprobisazioa… Urte batzuk igaro ziren VENGADOR ENMASCARADO iritxi arte eta haien lehenengo ustekabe hartatik aurrera txerifak (programatzaileak) haien bila hasi ziren etengabe eta haiek beren buruei prezioa jarri zieten. Bai: OCCIDENT PARADISSE, VISTO Y NO VISTO, EROAK… denboraldi hartaz ari gara.

 

…gehiago…

Banda honen kopurua “ekintzen” arabera aldatzen zen. Guzti hau laurogei hamarkadan gertatzen zen: ilusioa eta arriskua edonon zeudelarik. Bainan hurrengo hamarkada iritxi eta dena aldatu egin zen: denboraldi zaila zetorrela usaintzen zen. Haien mugimenduek banden ugaltzearekin, banatzaile ustelduekin eta zer esanik ez: bideo-bijilantziarekin, oztopoz beteriko bideak aurkitu zituzten.
Merkatuan aurkitutako konpetentziak bere “ekintzak” bikaintzera bultzatu zituen. Haietako magistral batek salbatu zituen: ABERIAK. Haien bigarren ustekabea izan zen: inork ez ditu eguzki-pean hainbeste kotxe txikitu. Berriro haien izena jazarritakoen zerrendetan. Berriro agertzen zitzaien bere “ekintzetan” zortearen alde gozoa, hoberena bazetorrela seinale, txerifek haien orpoak zapalduz: LAUGARREN TENOREA, PAKETITO eta ELVISekin izugarri gozatu zutelarik. Denborak eta esperientziak disimuloaren benetazko irakasle bihurtu zituen. Beraiek egindakoaz okindegi guztietan hitzegiten zen, hirurogei ekintza gutxienez urtero, batzuk besteak baino hobeagoak, bainan hor zeuden. Txerifek guardia jeisten zuten eta nahiko erraz irristatzen zitzaien. Zalantzarik gabe zortea bere alde zegoen: horrek ez du esan nahi bajarik etzutenik bainan erreztasunez errekuperatzen ziren.

 

…are gehiago…

Hogeitabat mendera iritxi ziren beraien ezaugarri guztiak zituen “ekintzarekin”: ATERPEA, ustekabetasun, itinerantziz, jendearen parte-hartze eta jokoz betetako ekintza. Dena den, antzematen zen aldaketa nabarmen bat zetorrela,bai eta horrela izan zen. Bere ikuslego zati batek egunez lo egitea erabakitzen zuen bitartean, besteak berriz “nahigabeko kanguroetan” bihurtzen zen, komertzioek aktuatzeko lekua murriztuz eta diskrezioa kalearen jabe bihurtuz. Guzti honek tokiz kanpo harrapatzen ditu, zaharragoak eta baita piska bat nekatuagoak ere.
Bere azken “ekintzak”: TETRARIP eta VIS VIS ez dira ibiltariak izan. Bere historian zehar aulkiak agertzen direla lehen aldia izango da, aldiz beren geziak zehatzagoak dira eta pozoitsuagoak ere.

 

…baino geihago.

Mende berria aurrera zihoan eta azkeneneko ekintza “Mesede bat egitearren ” antolatuta genuenean… izorrai! Mundu mailako pandemia batek (hala izendatu zuten) Lur osoa hartu zuen. Jende guztia etxean sartu zuten: sinesgaitza, bai, baina egia hutsa da, benetan. Oso itxura txarra zeukan, ezin okerragoa.

Baina patuak beste aukera bat eman zigun… eta nola ez, probetxu ederra atera genion.

Horrela sortu zen “EUTSI RAMON!” gure azken aurreko ekintza handia… Jarraituko ote du?